Kultura eta kirolak

KULTURA ETA KIROLAK

AÑANAKO GESALTZA

Añanako Gesaltza, Gasteizetik 30km-ra, munduko gatz fabrika zaharrenetarikoa da, 6.500 urte baino gehiagoko historia duena. Ekoizten den gatza guztiz purua da, duela 200 milioi urte baino gehiagoko antzinako itsaso batetik baitator. Autobusez joateko (garraio publikoz modurik errazena) Gasteiz-Añanako Gesaltza 13. linea hartu behar duzu, autobus geltokitik abiatuta. Bertan tour bat hartu dezakezu, historiaz gozatzeko.

GASTEIZETIK TOURRA

Gasteizek Erdi Aroko erdigunearen zati handi bat osorik gordetzen du. Kaleak XII. mendekoak dira eta deigarria da duten izaera ordenatua, baita almendra itxurako konfigurazioa ere. Erdigune historikoa muino batean dago, non hasierako hiria, “Nueva Victoria” zegoen.

Gasteizko erdigunea goiz batean ikusi daiteke, bakarrik edo tour bat erreserbatuz. Eraikin garrantzitsuen artean Erdi Aroko harresia, Andra Mari Zuriaren plaza (non Gasteizko jaiak hasi egiten diren abuztuaren 4an, Celedonen jaitsierarekin), Maria Sortzez Garbiaren katedrala, Espainia plaza, Florida parkea eta Erdi aroko almendra daude.

“Free Tourrak” daude hiriaz gozatzeko, baita turismo bulegoak jarritakoak, ordainduz: “El silencio de la ciudad blanca”, “Ruta de los belenes” eta “Noche de las velas” besteak beste.

Gasteizek National Geografic erakundearen bidai “best of the world” bilakatu egin da, eta ospea irabazi egin du pixkanaka.

 

KATEDRALA BARRUTIK

Santa Maria katedrala ikusteko (barrutik eta dorrea), tour bat hartu dezakezu. Lurpeko kripta eta erronda-pasabidea ikusi ahal dituzu eta atalaiara igo hiriaren ikuspegi paregabeak ikuste aldera. Helduen tarifa 10,5 € da (2023tik aurrera tarifa 11 €-koa izango da) eta iraupena 75 minutukoa da.

Ken Follett idazle galestarra Gasteiz bisitatu zuen. Fundación Catedral Santa Maríarekin bost urteko harreman biziaren ondoren, bertan inspiratu zen bere bestselerra egiteko. Ondorioz, bere eskultura bisitatu daiteke katedral bertan.

Katedrala obretan dago baina ate irekiak ditu bisitak egiteko. Gainera badira errealitate birtualeko bisitak esperientzia guztiz ezberdina izateko eta Gasteizko eta katedraleko historia modu interaktiboan ezagutzeko.

MUSEO ESKAINTZA

Gasteizek kultura eskaintza zabala du, hainbat museo eta kultur-etxe ditu eta. Beraien artean aipagarrienak Artium, Fournier eta arma-museoa dira.

Arabako Fournier Karten Museoaren jatorria Heraclio Fournier-ek Gasteizen sortutako karten enpresarekin oso lotuta dago. Haren bilobak 1916an karta-bilduma bat sortu zuen, beste bildumagile batzuekin egindako trukeetatik, erosketetatik eta dohaintzetatik hazi zena. 1994an, Fournier Karten Museoa jarri zuten gaur egungo tokian, Bendaña Jauregian, Gasteizko erdigunean. Mundu osoko kartak daude, nabarmenenak Indiako karta zirkularrak, Txinako eta persiar barajak, eta abar. Urte osoko doako sarrera du.

Beste museo bat Artium da. Bere bilduma iraunkorra euskal eta espainiar arte garaikideko onenetarikoa da. 2002ko apirilaren 26an inauguratu zen eta museo irekia eta dinamikoa da. Ia 3.000 obra ditu, batez ere euskal eta espainiar artistenak: Picasso eta Mirotik hasita, Chillida eta Oteizara.  Doako sarrera 14 urtetik beherako adingabeek, ikasleek, langabeek eta pentsiodunek dute. Doakoa ere izango da arratsaldero, eta asteazkena eta igandea egun osoan.

Azken museoa arma-museoa da. Gasteizko indusketetan aurkitutako historiaurreko eta Erdi Aroko armak ikus daitezke, XV. mendeko eta ondorengoko piezak, Gasteizko guduan erabilitakoak, Afrikakoak eta Asiakoak. Arma-museoa Ajuria Enea jauregiaren lehen lokalean kokatuta dago, eta arreta berezia merezi du Gasteizko (1813) guduari eskainitako atalak, gertakari horrekin lotutako material interesgarriz ilustratua. Sarrera doakoa da.

 

Fournier museoa

Artium museoa

Arma museoa

URTEGIAK

Arabako Arratzua-Ubarrundia udalerrian kokatuta, Ullíbarri-Ganboako urtegia, Gasteiz eta Bilboko inguruak urez hornitzeaz gain, aisialdirako gune gisa balio du, udan batez ere.  

Inguru honek bandera urdinarekin aitortutako bi hondartza zoragarri ditu, inguruaren kalitateagatik eta eskaintzen dituzten zerbitzuengatik: Landa eta Garaio. Bisitariek, bainu gune eta aisialdirako gune ugari aurkituko dituzte, mahaiak, parrillak, haurrentzako jolasak eta abar. 

Kirolzaleek urtegiaren inguruko ibilbideak egin ditzakete, oinez zein bizikletaz. Ullíbarri-Ganboako urtegiak, gainera, ur-kirolak (arrauna, windsurfa…) praktikatzeko baldintza hoberenak ditu, bi klub nautiko baititu.

 

Ullibarri-Gamboako urtegia, Arratzua-Ubarrundian

MENDIZORROTZA ETA BUESA ARENA

Mendizorrotzako estadioa Gasteizko futbol-estadio bat da, izen bereko Mendizorrotza auzoan kokatua. Udalaren jabetzakoa, Deportivo Alavesen zelaia da, Saski Baskonia S. A. D. taldearen futbol atala, Espainiako futboleko bigarren mailan jokatzen duena. LaLiga Santanderreko belar onena izendatu zuten 2019an. 

1924ko apirilaren 27an estreinatu zen. Hainbat berrikuntza eduki ditu, garrantzitsuena eta azkena 1998-99 denboraldian. 

 Partido bat ikusteko sarrera bat behar da 25€ eta 80€ tarteko prezioa duena.

Fernando Buesa Arena Gasteizko  erabilera anitzeko pabiloia da, Baskoniak lehiaketa ofizialeko partidak jokatzeko erabiltzen duena. 15 716 ikuslerentzako lekua du, eta sarritan erabiltzen da hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko kirol-hitzorduak hartzeko, bai eta beste ekitaldi batzuetarako ere, hala nola erakustaldi, kontzertu edo jaialdi handietarako. 

Baskoniako partido bat ikusteko sarrera bat behar da 15€ eta 70€ tarteko prezioa duena.

 

Mendizorrotza estadioa

Buesa Arena estadioa